miércoles, 30 de septiembre de 2009

2009 / 2010 kurtsorako helburu, espektatiba, iritziak...

Ez da erraza ditudan helburu edo espektatibak zehazki adieraztea. Ikasten jarraitzea batez ere, beti ere kontrol edo zuzenketa dinamika jarrai batekin. Izan ere, askotan proiektuak asko garatzera heltzen gara eta bapatean atzera botatzen dizkigute, eta ideia berri baten bila abiatzen gara korrika eta presaka zerbait produktiboagoa bilatu nahiean, gure helburu garrantzitsuena ahazten dugularik: proiektu on bat egitea eta hontaz disfrutatzea. Honetarako nahiatezkoa da irakasle eta ikasleen arteko koordinazioa eta lanerako gogoa, eta ikaslea proiektua garatzen doan heinean orientatua sentitzea.


Taldean lan egiteak askotan arazo eta gatazka ugari dakartzan arren, batak bestearengandik asko ikasten dugula uste dut. Besteen lan egiteko modu aproposak ikusi eta geureganatu, puntu negatiboak zuzendu eta gure akatsak onartzeko ere oso baliagarria deritzot. Taldekideen iritziak errespetatu eta aurrera eramaten ikasten da, eta gure ideia propioak zalantzan jartzen ditugu, azken hau bakarrik lan eginda hainbeste gertatzen ez den zerbait izanik. Bakarkako lana ere ez nuke alde batera utziko, batzutan beharrezkoa da, baina askatasun piskat bat eskatuko nuke, binaka lan egin ahal izateko nahi bada...bakoitzak aukera dezala bere lan egiteko moduaren arabera.

Ea ongi hasten garen.