jueves, 26 de noviembre de 2009

iTxiTUrA LaNtzEn


Itxituraren garapenareko eta
sentsazioekin jolasten jarraituz,
kolore eta tonalidade desberdinetako
plastiko desberdinak plantetatzen ditugu. Eraikinaren barnean, egituraren zirrikitu eta itxituraren zati desberdinen bitartez gure nahien
arabera sentsazio desberdinak sortu
ahal izateko.

domingo, 8 de noviembre de 2009

Egitura definitzen...








Maketa eta errealitatearen artean desberdintasun nabari bat egongo litzateke, maketa garatzerako orduan entramatu batetan oinarritu gara eta, baina errealitatera joanez oinarrizko egitura bat bermatuko litzateke lehendabizi,
arku batzuk, garai bateko kupulen nerbioak gogorarazten dizkigutenak eta ondoren sortuko litzateke egurrezko entramatua zurruntasuna emateko helburuarekin.

Hegan egiten duenaren sentsazioa simulatzen saiatu gara, euskarriak arinak izanik eta goruntz doan heinean bolumena eta esponjositatea hartzen du, garai bateko aldarearen zonaldean ezik, zulo handi bat utzi dugu, horrelako espazio batek tradizioz argitasunarekin harreman estua baitu.

miércoles, 4 de noviembre de 2009

Margo zipriztinak bailiran


Estankotasunaren aurkakotasunean, harturiko lehen erabakia bolumen malgu bat eratzea izan da, forma organikoak izan ditzakeena, malgutasun, irekitasun eta dispertsioaren bidez hirigunea eta zonalde naturala bateratuko dituena.

Programaren zati desberdinak klasifikatzea izan zen hurrengo pausua, mantxa hauek izango duten tamaina edo dentsitatea erabilpenaren eta exigentzi funtzionalen arabera bat edo bestea izango delarik. Gerta daiteke margo mantxa hontako tantaren bat hirigunean bertan sartzea ere.

Orain mantxa honi forma ematen hasteko garaia da, kokapen egoki bat ezartzekoa, eta dispertsioa noruntz, nola eta zergatik emango den pentsatzekoa. Beti ere helburu batekin, museoa ingurune guztian zehar hedatzea, eta herriari begira jartzea hein handi batean, tartean espazio publiko baten sormena proposatuaz guztia komunikatzeko. Komunikazio hau bermatzeko, trafikoaren etetea proposatuko da orubearen zati batetan, besteak beste.