domingo, 8 de noviembre de 2009

Egitura definitzen...








Maketa eta errealitatearen artean desberdintasun nabari bat egongo litzateke, maketa garatzerako orduan entramatu batetan oinarritu gara eta, baina errealitatera joanez oinarrizko egitura bat bermatuko litzateke lehendabizi,
arku batzuk, garai bateko kupulen nerbioak gogorarazten dizkigutenak eta ondoren sortuko litzateke egurrezko entramatua zurruntasuna emateko helburuarekin.

Hegan egiten duenaren sentsazioa simulatzen saiatu gara, euskarriak arinak izanik eta goruntz doan heinean bolumena eta esponjositatea hartzen du, garai bateko aldarearen zonaldean ezik, zulo handi bat utzi dugu, horrelako espazio batek tradizioz argitasunarekin harreman estua baitu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario