miércoles, 4 de noviembre de 2009

Margo zipriztinak bailiran


Estankotasunaren aurkakotasunean, harturiko lehen erabakia bolumen malgu bat eratzea izan da, forma organikoak izan ditzakeena, malgutasun, irekitasun eta dispertsioaren bidez hirigunea eta zonalde naturala bateratuko dituena.

Programaren zati desberdinak klasifikatzea izan zen hurrengo pausua, mantxa hauek izango duten tamaina edo dentsitatea erabilpenaren eta exigentzi funtzionalen arabera bat edo bestea izango delarik. Gerta daiteke margo mantxa hontako tantaren bat hirigunean bertan sartzea ere.

Orain mantxa honi forma ematen hasteko garaia da, kokapen egoki bat ezartzekoa, eta dispertsioa noruntz, nola eta zergatik emango den pentsatzekoa. Beti ere helburu batekin, museoa ingurune guztian zehar hedatzea, eta herriari begira jartzea hein handi batean, tartean espazio publiko baten sormena proposatuaz guztia komunikatzeko. Komunikazio hau bermatzeko, trafikoaren etetea proposatuko da orubearen zati batetan, besteak beste.

No hay comentarios:

Publicar un comentario