sábado, 5 de diciembre de 2009

iTxiTuRa ErAiKiTzEn




Fatxada sistema desberdinak tanteatzen gabiltza eta azaleraren tratamendurako bi aplikazio interesgarri aurkitu ditugu.

Lehendabizikoa diafragma batzuk osaturikoa da, sensore batzuen bidez mugimendua sumatzean irekitzen direnak. Gure proiektuaren puntu garrantzitsu bat beteko genuke, hau da, barne/kanpo erlazioa oraindik gehiago portentziatzea. Eraikina bizirik dagoela esan genezake, eta bakoitzak biziarazten duela bere bisitaren arabera, bisita bakoitza originala bakarrik izanik eta gure mugimenduen arabera eraikina eraldatuz.


Bisitari bakoitzak bere museo propioa osatuko luke bere ibilbideekin, erakusketak ikuslearengan zerbait sentiaraziko lukeelarik, eta ikusleak eraikinari ere zerbait sentiaraziko liokeelarik, azken hau eraikinaren azalean antzemanez.





Beste sistema hau berriz, itxiturarekiko guztiz independientea izango litzateke, eta eraikinetik aldenduz ibilbide desberdinak markatzeko ere erabili genezake, azala eraikinetik haratago eramanaz.
Altuera desberdinak har ditzake, eta eraikina nahi den moduan janzteko aukera ematen du, egiturarekiko duen independentziagatik. Jolasteko aukera ematen digu.


Sistema bakoitzaren aportazio positibo eta puntu negatiboak aztertu behar ditugu orain, gure museorari duen kutsu guztia ateratzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario