Buelta ugari eman ondoren, hasierako ideietara bueltan goaz berriz ere, lehenago aipaturiko egitura metalikoa baztertuaz, izan ere ez dio gure proiektu ideiari erantzuten nahi dugun moduan, hasieran aurkakoa uste bagenuen ere. Gure helburuak argitzea eta finkatzea izan da lehen pausoa, eta bigarrena hauen arabera egitura mota bat edo beste bat aplikatzea.
Gure nahia zerbait naturala sortzea da. Kanpotik itxura argia, irekia izango du, eta behin eraikinera sartuta iluntasun eta misterio puntu bat eman nahi zaio, kontrastea sortuz. Guzti hau lortzeko sentsazioekin jokatuko dugu, argiztapena asko zainduko da eta eraikinak masa desberdinak har ditzake puntu bakoitzean sortu nahi den sentsazioaren arabera.
Zurezko entramatua izango da hau lortzeko baliabide nagusia, beste hainbat faktore kontutan izanik, argia, soinua...
Zuraren erabilpenak gainera Logroñoko tradizio den mahastien euskarriak ekar ditzake gogora, eta proiektuaren osotasunean kultura bultzatu nahi denez badu bere zentzua.
Andy Goldsworthy-ren lanak interesgarri iruditu zaizkigu, naturako elementuekin jolasten baitu sormenerako.
domingo, 25 de octubre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario